Herri-kiroletako hainbat modalitate probatzeko aukera izango dute Soraluzeko, Mutrikuko eta Mendaroko eskola-umeek bihar, zapatua. LH-3 eta LH-6 arteko ikasleentzako proposamena da, izatez, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da eskola kirolean izena emanda egotea. 10:30ean hasiko da topaketa, eta, 12:30ak bitartean, txinga eroaten, lokotx batzen, zakuak eramaten eta sokatiran arituko dira haurrak, Herriko Enparantzan. Bukaeran mokadua ere egingo dute. Haientzako topaketa izan ezta ere, Arnokoek txoko berezi bat ere prestatuko dute HH eta LH-2 arteko eskola-umeentzat, iaz egin zuten moduan.