Eibarko Xarmaginek ordezkatuko dute Debabarrena Gipuzkoako Herriartekoan

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko martxoaren 15a

Zapatu arratsaldean jokatu zuten Gipuzkoako Herriarteko sailkapen faseko finala Mutrikuko gaztetxean Olatz Basterretxea gaijartzailearen esanetara eta bertan, Eibarko Xarmaginak gailendu zitzaizkien Soraluzeko bertSorakoei. Ondorioz, martxoaren 25ean, Debabarrena ordezkatuz Jokin Bergarak, Araitz Katarainek eta Irune Basagoitik kantatuko dute Debagoieneko Leintz taldearen kontra Soraluzen jokatuko den kanporaketan. Ikus bideoan atzoko saioko lagintxoa. Irudiak: Martin Azkarate (bertSora).