Barrena Komunikazio Taldeko langileek bat egingo dute ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek biharko deitutako grebarekin. Protestaren bitartez, Gutxieneko soldata hemen erabaki, SMI 1.500 euro leloa baliatuta, bizi-baldintza duinak eta aberastasunaren banaketa justua aldarrikatuko dira. Grebarekin bat egin duenez, Barrenak gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu grebaren berri emanez Barrena.eus atarian.