M17 Greba Orokorra

Manifestazio jendetsua Eibarren

Barrena 2026ko martxoaren 17a

Gaur eguerdian, Debabarrena eta Debagoiena mailako manifestazio jendetsua egin dute Eibarren “Gutxieneko soldata hemen erabaki. SMI 1500 €” lemapean. LAB sindikatuaren arabera, 4.500 herritarrek parte hartu dute mobilizazioan. Iluntzean manifestazioak daude iragarrita Debabarreneko hainbat herritan, besteak beste, Ermuan, Mallabian, Soraluzen, Elgoibarren eta Deban.