Zapatuan, bisita gidatua Dolmenen Ibilbidera

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 18a

Dolmenen Ibilbideko ondarea eta aurkikuntzak ezagutarazteko antolatutako ekimen sortaren baitan, zapatu honetan, bisita gidatua egingo da, euskaraz. Karakate-Irukurutzeta mendilerroan zehar, Soraluze, Elgoibar eta Bergara lotzen dituen Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa zeharkatuko dute, eta, bidean, bost monumentu megalitiko ikusiko dituzte bertatik bertara. 09:00etan egin dute hitzordua, Karakateko aparkalekuan. Jarduera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago.

Bihar, martxoaren 19an hasiko dira Dolmenen Ibilbideko ondarea ezagutarazteko antolatu dituzten ekimen sorta, Elgoibarren ikusgai jarriko baitute Dolmenen Ibilbidean aurkitutako ondarea, Elgoibarko Aita Agirre kulturgunean. Martxoaren 26ra arte izango da berau ikusteko aukera.

Bisita adituarekin

Erakusketa ibiltaria zabaltzeaz bat, zapatu honetan, Dolmenen Ibilbidea bertatik bertara ezagutarazteko lehen bisita gidatua egingo dute euskaraz. 09:00etan abiatuko dira Karakateko aparkalekutik, 9 kilometro dituen ibilbidea egiteko, eta, bidean bost monumentu megalitiko ezagutzeko aukera izango dute, Begi Bistan enpresako adituek giatuta. 13:00etarako bukatzea aurreikusi dute.

Bisita gidatua euskaraz euskaraz eskainiko dute, eta, doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago. Horretarako, HEMEN KLIKATUTA dagoen formularioa bete beharra dago.

Dolmenen Ibibidea ezagutarazteko ekimenak Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko udalek antolatu dituzte, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Debegesarekin batera.