Bihar, martxoaren 19an hasiko dira Dolmenen Ibilbideko ondarea ezagutarazteko antolatu dituzten ekimen sorta, Elgoibarren ikusgai jarriko baitute Dolmenen Ibilbidean aurkitutako ondarea, Elgoibarko Aita Agirre kulturgunean. Martxoaren 26ra arte izango da berau ikusteko aukera.
Bisita adituarekin
Erakusketa ibiltaria zabaltzeaz bat, zapatu honetan, Dolmenen Ibilbidea bertatik bertara ezagutarazteko lehen bisita gidatua egingo dute euskaraz. 09:00etan abiatuko dira Karakateko aparkalekutik, 9 kilometro dituen ibilbidea egiteko, eta, bidean bost monumentu megalitiko ezagutzeko aukera izango dute, Begi Bistan enpresako adituek giatuta. 13:00etarako bukatzea aurreikusi dute.
Bisita gidatua euskaraz euskaraz eskainiko dute, eta, doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago. Horretarako, HEMEN KLIKATUTA dagoen formularioa bete beharra dago.
Dolmenen Ibibidea ezagutarazteko ekimenak Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko udalek antolatu dituzte, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Debegesarekin batera.
