Oihane Agirrebeña txapeldunorde Algortan jokatu duten Itxartu krosean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 24a

Oihane eta Mikel neba-arrebak Getxoko Itxartu krosean. Utzitakoak.

Algorta-Getxoko Intxartu taldeak antolatzen duen lasterketaren 38. ekitaldia jokatu zuten domekan.

Uribe Kostako eta inguruetako adin guztietako ehunka saltakarik parte hartu zuten Intxartu Krosean; eta Mintxeta Atletismo Taldeko kideak ere lehiatu ziren Algortako Batzokiaren inguruan jokatzen duten lasterketan.

Senior mailan 5.500 metroko ibilbidea osatu behar zuten partaideek, eta emakumezkoetan bigarren postuan helmugaratu zen Oihane Agirrebeña Iturbe elgoibartarra, 22 minutu eta 47 segundoko denbora eginda. Oihaneren neba Mikelek ere hartu zuen parte proban, eta elkarrekin gurutzatu zuten helmuga marra.

Emakumezkoetan Jone Arribalzaga Regalado getxoztarra izan zen azkarrena, 0:22:34ko denborarekin. Gizonezkoetan Ander Martin Ruiz de Gauna bilbotarra gailendu zen (0:18:22)