Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Itziarren eta Deban lekukoa hartuko duten eragileak 35 izango dira aurten; duela bi urte baino lau gehiago.
Lekukoa eramango dutenei, bestalde, antolakuntzak gomendatu die tokian ordua baino 20 minutu lehenago egotea. Herritik kanpo egongo direnen edota errepide bazterretan itxarongo dutenen kasuan, gainera, eta leku horietara oinez joan behar dutenen kasuan, txaleko islatzaileak edo antzeko zerbait soinean eramateko eskatu diete, "istripuak saihesteko".
Honakoa da eramaleen zerrenda:
[1857 KM - 18:08]
- Goimek (Elorriaga auzoa).
[1858 KM - 18:14]
- Debabarreneko ESIa-Osakidetza.
[1859 KM - 18:21]
- Amaikak Bat eta Debasket.
[1860 KM - 18:28]
- Gure Kai euskal dantza taldea eta Arbaso Training.
[1861 KM - 18:34]
- Itziarko Gazte Asanblada eta Andutz euskal dantza taldea.
[1862 KM - 18:38]
- Lastur.
[1863 KM - 18:44]
- Itziarko Eskola eta Lizarbe Guraso Elkartea.
[1864 KM - 18:50] (Itziarko biribilgunean).
- Itziarko Auzo Udala.
[1865 KM - 18:57]
- Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea eta Iruleak Emakume Pilotariak.
[1866 KM - 19:06] (Gasolindegi parean).
- Zuhatza Euskara Elkartea eta Debako Kultur Elkartea.
[1867 KM - 19:12]
- Debako Musika Banda eta Arrano Elkartea.
[1868 KM - 19:17]
- Zubi Luzaro Eskolako Guraso Elkartea eta Mogel Guraso Elkartea.
[1869 KM - 19:23]; bitan banatu dute kilometroa. (Gure Etxetxo parean, Hondartza kalea 16).
- Lehen zatia (Caixa paretik herrigunera sartu eta Zubeltzu pareraino): Burdin Kurutz Mendi Taldea, Kalean Kantuz, Debako Sare, Deba-Palestina Herri Ekimena, Aitzuri abesbatza, Deba-Itziarko pentsiodunak eta Arbil Elkarte Soziala.
- Bigarren zatia (Zubeltzu paretik Gaztetxe pareraino): Debako Udala (EH Bildu eta EAJ).
[1870 KM - 19:28] (Gaztetxe paretik)
- Lehen zatia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Bigarren zatia: Goaz Antzerki Taldea, Debako Gazte Blokea eta Debako Kontalariak.
[1871 KM - 19:32] (Danobatetik Errota Zarreko zubiraino)
- Deba eta Mutrikuko EPA, Debalai eta Debako Txistulariak.
Petoak
Bestalde, Korrika batzordeak jakinarazi du petoak agortu egin direla. Hala ere, gaur nahi duenak horiek erosteko azken aukera izango du; petonetaren furgonetan eskuratu ahal izango dira.
Adierazi dutenez, lasterketa baino ordu erdi lehenago iritsiko da furgoneta, eta hiru geldialdi egingo ditu:
- Itziarko biribilgune inguruan.
- Gure Etxetxo parean.
- La Caixa parean.
Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, petoak ezingo dira diruz ordaindu. "Txartelaz ordaintzea komeni da, guztia azkarrago egiteko", nabarmendu dute.