Parkinsonaren Nazioarteko Egunaren harira, ateak irekitzeko eguna izango dute Deparkel elkartean apirilaren 15ean

Ainara Argoitia Arano 2026ko apirilaren 10a

Parkinsonaren Nazioarteko Eguna da bihar, apirilak 11, eta horren harira, ateak irekitzeko eguna izango dute apirilaren 15ean Debabarreneko Deparkel elkartean. Eibarren du egoitza elkarteak, Ardantza kaleko lehenengo zenbakian, eta 17:00etatik 18:30ak arte zabalduko dute.

Elkartean egiten duten lana ezagutarazi nahi dute, bai eta instalazioak ikusteko aukera eman ere. Azken batean, Parkinsona duten lagunekin eta haien senideekin egiten dituzten jardueren berri eman nahi dute. Deparkelen lan egiten duten profesionalekin egon eta haien ahotik behar beste azalpen jasotzeko modua izango dute,beraz, herritarrek, mokadu bat eginez. Deparkeletik parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak, eta harremanetarako telefono bat ere utzi dute, edozein zalantza argitzeko: 669 714 245.