Apirilaren 10ean, barikuan, Itzulia Eibarren izango du irteera eta helmuga (ikus ibilbidea eta ordutegia) eta ondorioz, Debabarreneko hainbat errepide zeharkatuko ditu. Aldundiak jakinarazi duenez, barikuan, zenbait momentutan, AP-8ko irteerak moztuta izango dira Eibarren eta Elgoibarren:
- Eibarren 12:30etatik 13:30etara, eta 15:05etatik 17:45etara, Behobiako norabidean, irteera guztiz itxita egongo da, eta Bilboko norabideko irteeran, berriz, seinaleztapena egiteko langileak egongo dira eta afekzioak sor daitezke, une batzuetan irteera itxi daitekeelako.
- Elgoibar-ren, 12:40etatik 15:55etara, Behobiako norabidean irteera guztiz itxita egongo da, eta Bilboko norabideko irteeran, berriz, seinaleztapena egiteko langileak egongo dira eta afekzioak sor daitezke, une batzuetan irteera itxi daitekeelako.

Apirilaren 11n, zapatuan, Itzuliaren azken etapa Antzuolan atera eta Bergaran amaituko da (ikus ibilbidea) eta tartean Debabarrenetik ere igaroko da, bi aldiz Elgoibartik (15:30ean eta 16:34an) eta Soraluzetik (15:38an eta 16:44an). Aldundiak jakinarazi duenez, zapatu arratsaldean AP8ko irteera moztu egingo dute Elgoibarren:
- AP-8an, Elgoibar-ren, 14:55etatik 17:00etara, Behobiako norabidean irteera guztiz itxita izango da, eta Bilboko norabideko irteeran berriz, seinaleztapena egiteko langileak egongo dira eta afekzioak sor daitezke, uneren batean irteera itxi daitekeelako.