Debegesaren Etxebizitza Bulego ibiltariak Mallabia, Mendaro eta Mutriku izango ditu geraleku datorren astean, honako ordutegietan:
- Mutriku: astelehena, 12:30etik 15:30era.
- Mallabia: martitzena, 08:15etik 12:15era.
- Mendaro: eguena, 08:15etik 12:15era.
Etxebizitza Bulegoak Debegesan (Eibarren, Azitainen) du bulego iraunkorra, eta, bulego ibiltariekin, debabarrendarrei zerbitzu hurbilagoa, eskuragarriagoa eta pertsonalizatuagoa eskaini nahi diete.
Lau funtzio
Zehazki, lau funtzio nagusi ditu:
1- Informazioa, orientazioa eta laguntza eman etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko Etxebidek eskaintzen dituen laguntzei begira, eta beste laguntza osagarri batzueri buruzko informazioa ere emango du.
2- Etxebizitza hutsen alokairua bultzatu, erakundeek alokairua sustatzeko dituzten programak ezagutaraziz eta zabalduz.
3- Gizarte-bonu elektrikoari eta termikoari buruzko informazioa eta aholkularitza, eta baita energia-horniduren –elektrizitatea, gasa...– fakturak eta tarifak optimizatzeari buruzkoa ere, energia-gastua murrizteko fakturak errazago uler daitezen.
4- Energia berriztagarrien instalazioen eta birgaitze jasangarriko jardueren inguruan informatu eta sentsibilizatu, etxebizitza-eredu eraginkorragoa eta jasangarriagoa sustatzeko.