ZOZKETA

Maiatzean Deban 'Barretegia' ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu BARRENAk irakurleen artean

Barrena 2026ko maiatzaren 12a

Irakurleek astelehenera arteko (maiatzak 18) epea izango dute zozketan parte hartzeko (10:00ak arte). Irabazlea egunean bertan jakinaraziko da.

Debako Kultur Elkarteak 'Barretegia' umorezko bakarrizketa saioa hartuko du maiatzaren 20an 19:30ean. 

Aitor Basarrate, Asier Galarza, Maria Blanco, Manex Astigarraga, Elisabet Mejuto eta Julen Pagazaurtundua izango dira oholtzara igoko diren umoregileak. Sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez (esteka honetan) eta egunean bertan ere salgai izango dira Kultur Elkartean.

BARRENAk umorezko showa ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.