583 korrikalarik eskuratu zuten lasterketa nagusian parte hartzeko dortsal preziatua; tartean Debabarreneko hainbat saltakarik. Beherago duzue egin zituzten denborak eta sailkapenak.
Tove Alexandersson norvegiarra (4:08:09) eta Elhusine Elazzaui marokoarra (3:45:07) gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 25. aldian. Batak zein besteak lortu dituzte marka esanguratsuak: Elazzauik bigarren urtez jarraian irabazi du proba, orain arte Kilian Jornetek bakarrik zituen lortuak bi garaipen jarraian. Alexanderssonek, berriz, zortzi minutuan ondu zuen Nienke Brinkman herbeheretarrak 2022tik zuen errekorra. Herbeherearrak Maite Maiora mendaroarrak 2017an ezarritako errekorra ondu zuen orain lau urte jokatutako proba hartan.
Debabarrenako gizonezkoen sailkapena:
- 92. postuan Iñaki Arribillaga Beretxinaga (Elgoibar) 4:37:51
- 104 Julen Olaizola Izagirre (Ermua) 4:43:34
- 106. Mikel Goikoetxea Guridi (Mutriku) 4:44:56
- 196. Sergio Agirregomezkorta Uriarte (Elgoibar) 5:41:46
- 256. Ander Rodriguez Luis (Elgoibar) 6:07:54
- 267. Gorka Melgosa Ecenarro (Elgoibar) 6:14:00
Debabarrenako emakumezkoen sailkapena:
- 24. postuan Sonia Lopez Bañuelos (Ermua) 5:19:21
Lendinez eta Lariz Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean
Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalaren XII. ekitaldia jokatu zuten barikuan, eta mundu guztitik etorritako igoera bertikaletako espezialistak lehiatu ziren; 250 partaide guztira. Eguraldiaren eraginez, -elurra egin zuen aurreko orduetan, eta sentsazio termikoa zero azpitik 3 gradukoa zen-, antolatzaileek ibilbidea laburtzea erabaki zuten. Hala, Irauleko tontorrean (1.520 metro) beharrean Itzubiagako txabolan amaitu zuten 4,2 kilometroko lasterketa, 760 metroko goranzko desnibela igota. Berezko ibilbideak 1.015 metroko goranzko desnibela zuen.
Nienke Brinkman herbeherearra emakumezkoetan eta Stian Angermund norvegiarra gizonezkoetan gailendu ziren. Brinkmanek 38 minutu eta 21 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko eta Angermundek 32 minutu eta 47 segundo.
Debabarrenako ordezkarien artean, Iñigo Lariz izan zen azkarrena. Mendi lasterkari elgoibartarra 24. postuan sailkatu zen (0:36:05); 27. postuan Aitor Gonzalez Prieto ermuarra (0:37:39); 101. postuan Gorka Sagarna Martin debarra (0:45:25) eta 155. postuan Carlos Rey Gomez eibartarra (0:56:07).
Emakumezkoetan, 22. postuan sailkatu zen Ainhoa Lendinez elgoibartarra, 0:47:28ko denbora eginda, irabazlearengandik 9 minutura. (ikus sailkapenak)
Argazkiak: b.art98 eta utzitakoak