ZOZKETA

Begoña Aizpurua eta Lore Bereziartua izan dira Barretegiaren saiorako sarreren zozketako irabazleak

Barrena 2026ko maiatzaren 18a

BARRENAk zozkatu dituen bi gonbidapen bikoitzek badituzte irabazleak: Begoña Aizpurua Zendoia eta Lore Bereziartua Unzueta izango dira maiatzaren 20an Debako Kultur Elkartean egingo den umorezko bakarrizketa saioa doan ikusteko aukera izango dutenak.

Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta Aitor Basarrate, Asier Galarza, Maria Blanco, Manex Astigarraga, Elisabet Mejuto eta Julen Pagazaurtundua umoregileak igoko dira oholtzara. 

Hainbat estiloko umoregileen eskutik, ikus-entzuleek barrez betetako arratsaldea izango dute Debako Kultur Elkartean. Sarrerak aurrez Internet bidez erosteko aukera dago esteka honetan, eta egunean bertan ere salgai izango dira Debako Kultur Elkartean.