Joan den astelehenan hasi zen Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia, eta oraingoak Tokikom Liga du berezi, euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia hain zuzen. Barrenak ere badu bere taldea, eta taldekideen artean astero sari bana zozkatuko du, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere saria jasoko du. Lehen asteko Barrenaren irabazlea Mikel Madarieta ermuarra da. Saritzat Debako Kultur Elkartean ostiral honetan egongo den 'Tongola' umorezko ikuskizunerako bi sarrera jasoko ditu.
Hona hemen, aurreneko astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena: