ZOZKETA

Mikel Madarieta ermuarra izan da Egunean Behinen lehen asteko Barrena taldeko zozketaren irabazlea

Barrena 2026ko maiatzaren 18a

Hamar hedabide ari dira parte hartzen Egunean Behinen 21. denboraldiaren bereizgarri den Tokikom Ligan. Barrenak ere badu bere taldea (115 parte hartzailerekin) eta lehen astea sailkapeneko seigarren lekuan bukatu du talde horrek.

Joan den astelehenan hasi zen Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia, eta oraingoak Tokikom Liga du berezi, euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia hain zuzen. Barrenak ere badu bere taldea, eta taldekideen artean astero sari bana zozkatuko du, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere saria jasoko du. Lehen asteko Barrenaren irabazlea Mikel Madarieta ermuarra da. Saritzat Debako Kultur Elkartean ostiral honetan egongo den 'Tongola' umorezko ikuskizunerako bi sarrera jasoko ditu.

Hona hemen, aurreneko astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena: