EDUKI BABESTUA

Armeria eskola: aukerarik onena, etorkizuna duena

BARRENA 2026ko maiatzaren 21a

Etorkizunerako prestatzea ez da soilik ikastea; norberaren bidea eraikitzen hastea ere bada.

Horretan dihardu Armeria Eskolak urte luzez, Debabarreneko eta Euskal Herriko gazteei

etorkizunari begiratzeko tresnak eskainiz.

Teknologia, berrikuntza eta gertutasuna uztartzen dituen ikastetxea da, ikaskuntza praktikoa oinarri duena. Industria-ingurunearekin harreman estuan, ikasleak gaur egungo lan-munduko erronketara egokitzeko prestatzen dira: robotika, automatizazioa, mekanizazioa edo elektronika bezalako arloetan, baina baita lankidetzan, ongizatean, sormenean eta etengabe aldatzen den errealitate batera moldatzeko gaitasunean ere.

Maiatzaren 22an amaituko den aurrematrikula epearen azken egunetan, asko ari dira euren hurrengo pausoa zein izango den erabakitzen. Eta badaude erabaki hori errazten duten lekuak; ikasteko ez ezik, etorkizuna imajinatzeko aukera ematen dutenak.

Armeria Eskola. Etorkizuna eraikitzeko lekua.

Informazio gehiago: http://armeriaeskola.eus webgunean