Galdaramiño igoeran parte hartzera animatu dute, zentral eolikoak kaltetuko lukeen eremutik pasatuko baita proba

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 22a

Ekainaren 7an, XVI. Galdaramiño Mendi Lasterketaren XVI. edizioa egingo da, eta, Eibarko Mendiak Bizirik taldeak jendea animatu nahi du bertan parte hartzera. Esan dutenez, “neurri handi batean, Basalgoko parke eolikoa egingo balitz honek kaltetuko lukeen eremutik igaroko da proba” eta uste dute aukera ona dela “ingurua bertatik bertara ezagutzeko.

Emandako xehetasunen arabera, probak hiru aukera eskaintzen ditu: 10 kilometroko lasterketa, 19 kilometroko lasterketa eta 19 kilometroko mendi martxa ez lehiakorra. Azken biak igarotzen dira Topinburutik eta Ilordoraino ailegatzen dira, "makroerrotak jarri nahi dituzten mendilerrotik, alegia".

Hala, Eibarko Mendiak Bizirik taldeak "herritarrak lasterketan partehartzera animatzen ditu, bai lehiatuz, bai  korrikalariak animatuz"

Interesa dutenek kronoak.com webgunean eman dezakete izena. Ekainaren 4an itxiko dute izen-ematea.