Mallabiko eta Eibarko ikasleak saritu dituzte aurten Debabarrena! STEAM Erronkan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 22a

Talde irabazleetako ordezkariak makurtuta, lehen lerroan.

Elgoibarren egin dute gaur Debabarrena! STEAM Erronkaren sari banaketa ekitaldia. Eskualdeko 60 ikasle bildu dira Aita Agirre Kulturgunean, Niala magoak gidatu duen ekitaldian parte hartzeko.

Debabarreneko ikastetxeek ikasturtean zientziaren eta teknologiaren arloan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Aurtengo ekitaldian hamahiru esperimentu jaso dituzte eta gaur egin dute sari banaketa ekitaldia, Elgoibarko Aita Agirre Kulturgunean. 

Debegesak antolatzen du eskualdeko ikasleentzako erronka hau, eta garapen agentziako ordezkariez gainera, Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxaga, epaimahaikidea izan den IMHko Iratxe Gonzalez eta Laboral Kutxako ordezkari Leire Askasibarrek ere hartu zuten parte sari banaketa ekitaldian, Laboral Kutxa izan baita sarien babeslea. Alain Zulaika mago elgoibartarrak gidatu du ekitaldia eta zientzia eta teknologiarekin lotutako magia ikuskizunaz gozatu eta batzuek parte hartzeko aukera izan dute sari banaketara gerturatu diren 60 bat ikasleek.

Eskualdeko zazpi ikastetxek parte hartu dute ikasturte honetako erronkan, eta horiek hamahiru esperimentu aurkeztu dituzte. Honakoa da parte hartu duten ikastetxeen zerrenda: Learreta Markina HLHI Mallabia, San Lorenzo HLHI, AMAÑA HLHI, Samiela Eskola, Anaitasuna, Elgoibar Ikastola eta Aldatze. 

Irabazleak

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi irizpide erabili dituzte irabazleak aukeratzeko. Alde batetik, esperimentuak jasotzen zituzten bideoen ikustaldiak zenbatu dituzte, eta horrek %25eko pisua izan du azken erabakian; eta, bestetik, epaimahaikideek irizpide jakin batzuk kontuan hartuta banatu dituzte puntuak. Horren guztiaren baturatik atera dira irabazleak, honako hirurak:

Hiru kategoriatan sailkatu dute erronka: LH3-4, LH5-6 eta DBH. Bideoak honako estekan ikus daitezke: STEAM Erronka 2026.

Hona erronkako hiru talde irabazleen bideoak:

Antolatzaileek azaldu dutenez, We Make Debabarrena! STEAM erronkaren helburuak honako hauek dira: "ikasleek eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten ahalegina erakustea eta STEAM hezkuntzaren garrantzia nabarmentzea". Eskerrak eman dizkiete ekimenean parte hartu duten ikasleei, prozesuan erakutsitako "gogo eta kemenagatik", epaimahaikideei ere bai, beren lanagatik zein STEAM arloen balioa azpimarratzen eman dieten laguntzeagatik; eta, Laboral Kutxari, ekimena babesteagatik, "euren laguntza gabe ezinezkoa izango zatekeen eta hau aurrera ateratzea".   

Sari banaketa ekitaldia, argazkietan: