Hasi da hondartza denboraldia

Barrena 2026ko maiatzaren 24a

Debako Santiago hondartza gaur arratsaldean. Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Atzo bezala gaur ere, eguzkiak eta tenperatura epelak erakarrita bainuzale eta paseozale asko hurreratu da Debako eta Mutrikuko hondartzetara.

 

Goizean goizetik nabaritu da mugimendua gaur ere kostaldeko herri eta hondartzetan. Tenperatura beroek eraginda herritar askok kostaldera eta hondartzetara jo dute eta honenbestez hasi da hondartzetako denboraldia Euskal kostaldean. 
 
Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur giro eguzkitsua eta tenperatura epelak izango dira nagusi kostaldean; maximoak 25 gradu ingurura irits daitezke eta hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da. Itsasoan, metro baten inguruko olatuak espero dira. Datozen egunetarako are tenperatura beroagoak iragarri ditu Euskalmetek kostaldeko herrietan: 29 gradu biharko eta 27 gradu etzirako.