Ekainaren 13an, Euskalgintzaren Kontseiluak eta bazkideek deituta, Iruñea euskaltzalez beteko duen Euskaltzaleon Martxa antolatuko dute. Hizkuntzaren biziberritzerako "pizkunde berri bat" eskatuko dute Nafarroako hiriburuan, "Euskaraz bizitzeko behar den dena" lemapean egingo duten ekimenean. Mobilizazioa arratsaldez egingo da. 17:00etan, hiru puntu ezberdinetan bilduko dira herritarrak, eta puntu hauetatik abiatuko dira Iruñeko kaleak beteko dituzten hiru zutabeak. Antoniuttitik, Runako parketik eta Askatasun Enparantzatik. Lehenengo zutabeak lurralde guztietarako ofizialtasun osoa eskatuko du; bigarrenak, jauzi bat hizkuntza politiketan. Hirugarrenak eta azkenak euskaltzaletasunaren eta antolakuntzaren garrantzia azpimarratuko ditu. Hiru zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dute. Bertan amaituko dira martxak, ekitaldi politikoarekin.(Euskaltzaleon Martxari buruzko informazio osoagoa: kontseilua.eus)
Elgoibarko hainbat eragilek Deba, Soraluze eta Eibarko beste zenbait eragileekin batera indarrak batu eta Euskaltzaleon Martxa ekitaldira joateko autobusa prestatzea erabaki dute Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Soraluze herrietan. Elgoibarko Izarra, AEK euskaltegia, Udal Euskaltegia, Elgoibarko Udala, Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Arreiturre Guraso Elkartea, Meka LHII eta IMH Campus dira antolatzaileak Debako Zuhatza, Eibarko AEK eta Soraluzeko Pil-Pileanekin elkarlanean.
Debabarrenetik Iruñeara autobusez joan nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko epea ekainaren 5ean amaituko da.
Informazio gehiago eta izena emateko:
- Elgoibarko Izarra: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
- AEK euskaltegia: 607 601 423 / elgoibar@aek.eus
- Udal Euskaltegia: 943 742 731 / udaleuskaltegia.elgoibar@debabe.eus
- Elgoibarko Udala: 943 744 366 / euskara@elgoibar.eus
- Elgoibar Ikastola: 943 744 441 / elgoibar@elgoibarikastola.eus
- IMH: 943 744 132 / euskara@imh.eu
- Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 601 602 347 / pilpilean@pilpilean.eus
- Mutrikuko euskaltzaleak 657 73 24 90