Gaurko batzarrean, Basalgo zentral eolikoaren egitasmoarekin lotutako gaurkotasuna partekatuko dute Soraluzeko Gaztetxean.
Adibidez, jakinaraziko dute zertan den, orain dela aste batzuk Topinburu mendian, Basalgo zentral eolikoaren haize-errotetako bat eraiki nahi duten gunean ipinitako haize-neurgailuaren gaia. Besteak beste, Soraluzeko Udalak esan zuen prestatzen ari direla horri buruzko errekerimendua.

Bestalde, pasa berri den asteburuan, Eibarren, kirola baliatuta ere haizatu zuten zentral eolikoaren egitasmo horrekiko kontrakotasuna. Domekan jokatutako Galdaramiñoko igoeraren podiumean zein hainbat partaideren bitartez aldarrikatu zuten gure mendietan ez dela makro-proiekturik nahi.