2026-2027 ikasturtean LH4an edo handik aurrerako ikasleei zuzenduta dago (DBH-bartxilergoa barne) eskaintza. Astean ordu betez, bertsoaren munduan murgilduko dira jolasaren, musikaren, inprobisazioaren eta talde-lanaren bidez. Asteroko saioez gain, aisialdiko zenbait ekintza ere eskaintzen ditu Bertsozale Elkarteak ikasturtean zehar, hala nola, Bertso Udalekuak, egunpasak, Gelatik Plazara ekimena, bertso-saioak, asteburupasak, bertsolarien bisitak, meriendak...
Bertso eskoletan izena emateko ez da beharrezkoa gutxieneko ezagutzarik izatea. Interesatuek ekainaren 22a arteko epea dute aurrematrikula egiteko. Behin behinekoa izango da orain egingo dutena, eta irailean jarriko dira harremanetan Bertsozale Elkartekoak izena eman dutenekin. Interesatuek hemen dute aurrematrikula egiteko lotura.
https://forms.gle/xC5cHGXqNS9ogHxM7
Harremanetarako: bertsojolasa@gmail.com.