Soraluzen, adibidez, udaletxean, Udaltzaingoan eta, adibidez, herriko komunikabidean izan dira arazoak.
Gaur goizean, jende askok arazoak izan ditu zenbait telefono deirekin eta Internetekin. Arazo orokortuak izan dira, telefono konpainia desberdinekin lotutakoak. Zenbait komunikabidek esan dutenez, Estatu mailan gertatzen ari da arazo hori, “sare-telefonikoen erorketa orokortu baten” ondorioz. Edozelan ere, dagoeneko (12:43ak dira une honetan) konpontzen ari dira arazoetako batzuk, deiak normal egin daitezke eta Internet ere ari da bueltatzen.
Soraluzen, adibidez, udaletxean, Udaltzaingoan eta, adibidez, herriko komunikabidean izan dira arazoak.