Eduki babestua

Eibarko Izadi loradendak ibilbide berriari ekin dio

BABESTUTAKO EDUKIA 2026ko uztailaren 2a

Berrogei urtean Garbiñe Ajuria eibartarrak kudeatu duen Izadi loradendak ibilbide berriari ekin dio Naiara eta Onintza Elgeta plazentziatarren eskutik. Bi ahizpek ilusioz eta gogoz ekin diote ibilbide berriari.  

Izadi loradenda Eibarko San Juan kalean dago, udaletxearen atzeko aldean eta mota guztietako loreak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, bai Eibarren eta baita inguruko herrietan ere. 

Loradendaren orutegia da: astelehenetik barikura goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Zapatuetan goizez izango da zabalik. Harremanetarako telefonoa: 943 20 33 29.