Eibarko Klub Deportibok eta Elgoibarko Morkaiko Mendi Elkarteak Pirinioetara irteera antolatu dute uztailaren 18rako eta 19rako.
Lehen egunean 15 kilometroko ibilaldia osatuko dute: Pont d’Espagnetik abiatu, Pic Arrouy mendira igo eta Wallon aterperaino. Gailurra egitea aukeran lagako dutela zehaztu dute.
Bigarren eguneko irteera, berriz, Wallonetik hasi, Punta dera Faixatik (Grand Facha) igaro eta Panticosako bainuetxean amaituko dute. 16 kilometro guztira, 1.355 metroko desnibel positiboa.
Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa izango da Frantziako Pirinioetarako estaldura duen federazio-lizentzia izatea. Prezioa 170 eurokoa izango da bazkide federatuentzat eta 200 eurokoa bazkide ez diren federatuentzat. Izena ematean 50 euroko fidantza ordaindu beharko da.
Informazio osoagoa eta izena emateko morkaiko.eus