Debabarreneko udalek aisialdiko begirale ikastaroa antolatu dute datorren ikasturterako

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 6a

Praktikaldia bukatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute ikasturte honetako ikastaroan parte hartu duten 36 lagunek. Dagoeneko zabalik dago datorren ikasturterako ikastarorako izena emateko epea.

Ikasturte honetan 36 lagunek parte hartu dute Gaztetxoak Eskolako teknikariek eman duten aisialdiko begirale ikastaroan: hamaika eibartar, hiru mutrikuar, bost mendaroar, hiru debar, zazpi soraluzear eta beste zazpi elgoibartar. Bi taldetan banatuta aritu dira eta Eibarren, Elgoibarren eta Mendaron egin dituzte saioak. Horiez gainera, egonaldiak ere egin dituzte Zugaztietako aterpetxean.

Praktikaldia bukatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute. 

Aisialdiko begirale ikastaroan parte hartu dutenetariko batzuek Elgoibarren.

Izen-ematea, zabalik

Antolatzaileek egitasmoaren gaineko balorazio positiboa egin dute eta, izan duen "arrakasta" ikusita, datorren ikasturtean ere eskainiko dute ikastaroa. Aisialdiko Begirale 26/27 ikastaroa Debabarrenean Ikastaroa euskaraz izango da, eta ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2027ko ekainaren 30erako. Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute.

Hona hemen ikastaroaren inguruko xehetasunak:

Iraupena:
Ikastaroaren atal teorikoa urrian hasi eta maiatzean bukatuko da. Jarraian bi tutoretza saio izango dira.

  • Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroan, gainera, asteburu osoko hiru irteera egingo dira.
  • Praktikak: boluntario gisa bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira.

Ordutegia:

  • Larunbatetan 9:30-18:30 (1:15 bazkaltzeko).
  • Asteburu osoko hiru irteera: Larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00etara.

Lekua:

  • Larunbatetako saioak Debabarreneko bi herritan izango dira (izen-ematearen arabera).

Prezioa:

  • Ikastaroaren prezioa 300 eurokoa izango da, da baina Debabarreneko herriren batean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 150 €.

Izen-ematea: https://labur.eus/debabarrenabegirale26
Informazio gehiago: 943 744 366
Izena emateko azken eguna:  Irailak 18