Txapelketa entzutetsu honen historiako ediziorik nazioartekoena izango da aurtengoa. Gainera, lehen aldiz parte hartuko dute Angola, Hong Kong, Estonia, Mongolia, Malaysia, Polonia, Puerto Rico eta Uruguaik. Horrela, 1992an Donosti Cup sortu zenetik parte hartu duten herrialdeen kopurua 90era iritsiko da.
Atzo egin zuten txapelketaren 34. edizioaren inaugurazio ekitaldi jendetsua, Amenabar Arenan (Illunbe). Anoetan egin ohi dute, baina berritze-lanak direla eta Amenabar Arenan egin zuten aurtengoa. Bi inaugurazio-ekitaldi egin behar izan zituzten, 20.000 pertsonak parte hartu baitzuten guztira. 32 nazionalitateen desfileak, Bombai eta Süneren emanaldiek eta musika, dantza eta argiz beteriko amaiera ikusgarriak osatu zuten inaugurazioa.
Debabarreneko hiru futbol zelaitan jokatuko dituzte txapelketako lehen faseko zenbait partida; Elgoibarren, Eibarren eta Mallabian. Gaurtik barikura bitartean jokatuko dituzte neurketak Euskal Herriko eta nazioarteko zenbait taldek.
Honako loturetan ikus daitezke Debabarreneko futbol zelaietan jokatuko dituzten partiden egutegiak: