San Andresko jaiak

Amaia Ansolak eta Roman Maiztegik irabazi dute San Andresko IV. Tortila Txapelketa

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko uztailaren 11

Hemezortzi bikotek parte hartu dute gaur eguerdian San Andresen jokatu den patata tortila lehiaketan eta epaimahaiaren arabera, Amaia Ansola elgoibartarra eta Roman Maiztegi auzotarra izan dira garaile. Bigarren egin dute Aritzako Ane Lazkanok eta Egoitz Bernedok eta hirugarren Argateburuko Klaudio Unamunok eta Ana Mari Ariznabarretak. Lehiaketaren ostean, elkarrin jan dituzte patata tortilak arbolape gerizpean.