Ertzaintzaren patruila bat 30 metroko ezpondatik behera erori da Itziarren

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko uztailaren 15a

Arg.: Lagatakoa

Ertzaintzako bi agente ia zauririk gabe atera dira Itziarko industrialdean gaur goizaldean izandako istripu larritik.

Bi agenteak beren kabuz irten dira ibilgailutik, baina, osasun egoera egiaztatzeko, Mendaroko Ospitalera eraman dituzte. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean bertan alta eman diete biei.

Istripua goizaldeko 01:20 aldera gertatu da, Segurtasun Sailak emandako datuen arabera. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, patruila-autoa galtzadatik atera da Itziarko industrialdean, eta ezpondatik behera erori da.