Santiago eta Santa Ana jaiak 2026 - Soraluze

Ane Elezgarai mutrikuarra eta Orkatz Uribesalgo zumaiarra sailkatu dira Open Jai Alai txapelketan

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko uztailaren 26a

Open Jai Alai zesta punta txapelketako kanporaketa jokatu zuten atzo Soraluzeko Arane udal pilotalekuan eta bertan, Ane Elezgarai mutrikuarra eta Orkatz Uribesalgo zumaiarra sailkatu ziren final laurdenetarako. Harmailak goraino beteta, arrakastatsua suertatu zen zesta puntarren itzulera herrian. 

Atzo, emakumezkoen eta gizonezkoen kanporaketak jokatu zituzten eta ondorengoak izan ziren emaitzak. 
 
Emakumezkoetan Ane Elezgarain mutrikuarra sailkatu zen hiru set-etatik bi irabazita:
  1. SET-a 2. SET-a 3. SET-a
Ane Elezgarai Usobiaga (Mutriku)  15 5 5
Joane Agirre Arriola (Markina)  8 15 3
Gizonezkoetan, berriz, Orkatz Uribesalgo berritsuarra sailkatu zen Mikel Silveti eta Gaizka Garati irabazita:
 
  1. SET-a 2. SET-a 3. SET-a
    Orkatz Uribesalgo Badiola (Berriatua)  15   15
Mikel Silveti Egaña (Zumaia)      10 13  
Gaizka Garat (Donibane Lohizune)   15 14

Final laurdenetako lehen pariduak asteartean jokatuko dituzte Tolosako Beotibarren.

Bestalde, atzo, diploma bana eman zieten astean zesta puntako ikastaroan parte hartu duten 22 herritarrei.