Soraluzeko jaietatik Elgoibarrera ibaitik joaten grabatu zituzten gazteen istorioak Debabarreneko mugak gainditu ditu. Presara salto egiten zuteneko irudiak bolo-bolo dabiltza whatsapp taldeetan eta gaur goizean, astelehena, Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioaren sarreran ere egin dute haren kontakizuna. Unikornioaren flotagailua saldu zien Itziar Agirre elkarrizketatu du Jon Artano kazetariak. Elkarrizketaren audioa bertan entzungai.