Gertakariak

[EGUNERATUA] Soraluzetik Elgoibarrera Deba ibaian barrena

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko uztailaren 25a

Gaur goizaldean, Elgoibarko hiru gazte Soraluzetik Altzolara abiatu dira Deba ibaian barrena, aurretik Iratxo goxodendan erosi duten flotagailua hartuta. Olabarrenako presatik salto egin eta ibaian behera grabatu ditu plazentziatar batek. Helburua: “Alzolaraino ailegatzea, autobusik ez dago eta”. 

[Eguneraketa] Protagonistek BARRENAri jakinarazi diotenez, zapatu goizean Maltzagaraino ailegatu ziren eta han bidegorrira atera eta handik oinez egin zuten Elgoibarrera arteko bidea, beste medio batzuek bestelako informazioak kaleratu badituzte ere. 

Egunotan elgoibartarren abentura biralizatu egin da eta EAEko hedabideez gain, estatu mailako hainbat mediok ere agertu dute gaiarekiko interesa eta istorioaren gaineko informazio eske dihardute Soraluzen eta Elgoibarren.