Gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Lurraldebusek Itziarko kopraixetarako

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko uztailaren 28a

Abuztuaren 1etik 2rako eta 5etik 6rako gauetan izango dira autobus zerbitzu bereziak Deba, Itziar eta Zumaia artean.

Itziarko jaiez gozatu nahiko duten bisitarien joan-etorriak errazteko gaueko autobus zerbitzua jarriko du Lurraldebusek, abuztuaren 1etik 2rako eta hilaren 5etik 6rako gauetan, honako ordutegiekin:

  • Debatik Zumaiara: 22:00etan, 23:30ean, 01:00etan, 02:30ean eta 04:00etan.
  • Zumaiatik Debara: 22:30ean, 00:00etan, 01:30ean, 03:00etan eta 04:30ean.

Itziarren N-634 errepideko geralekuan, ostatuaren parean, hartuko dira autobusak.