abu 06 Itziarko Auzo Udala
Gazteen eguna ospatu zuten atzo Itziarren eta ohi duten moduan, musika, dantza eta jolasa izan zituzten lagun egun guztian zehar. Eguerdian paella lehiaketa egin zuten frontoian eta elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldean plazara jo zuten, herritarren aurrean jolasean eta dantzan egitera. Ez zen umorerik eta barrerik falta izan herritarrek herritarrentzako antolatutako ikuskizunean.