Eklipsea Debabarrenean

Jendetza batu da Karakaten ilargiak eguzkia nola tapatu duen ikustera

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko abuztuaren 12a

Gaur iluntzean, berrehun pertsona baino gehiago batu dira Karakateko mendi tontorrean eklipsea ikustera. Hondartzako aulkiak, mahaiak eta jan-edanak hartuta arratsalde pasa ederra egin dute, batez ere, inguruko herrietatik etorritako familia eta lagun koadrilek. Baina izan dira Frantziatik, Italiatik, Alemaniatik eta Espainiatik etorritako pertsonak ere.