Debabarreneko industrialdeetan hiri-hondakinen antzeko hondakinak gutxitzeko egitasmoa abiatu dute

Barrena 2026ko irailaren 2a

Goitondo industrialdea Mallabian. Iturria: Anboto.

Debabarrenako Udalerrien Mankomunitateak eskualdeko industria-enpresetan hiri-hondakinekin pareka daitezkeen hondakinen prebentzioa eta murrizketa sustatzeko proiektu berri bat jarri du abian. Egitasmoa 2026ko uztailetik 2027ko martxora bitartean garatuko da eskualdeko zortzi udalerrietako industrialdeetan: Eibar, Ermua, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro eta Mallabian.

Lan horretarako, azaldu dute Mankomunitatea enpresa bakoitzeko arduradunekin harremanetan jarriko dela , helburu hirukoitz batekin: industria-enpresen errolda eguneratzea, hondakinen kudeaketari buruzko informazioa biltzea eta sentsibilizazio-kanpainak garatzea. 
 
Mankomunitatetik nabarmendu dutenez, egitasmoaren arrakasta enpresa guztien inplikazioaren eta konpromisoaren araberakoa izango da. Horrez gain, gaineratu dutenez, ekimen honek Mankomunitatearen eta enpresen arteko harremanak sendotzeko eta komunikazio-kanal zuzen zein iraunkor bat ezartzeko balioko du, etorkizuneko elkarlanerako bide berriak zabalduz.