Ermuko Errotabarri eta Zumaiako Pulpo taldeak gailendu dira Gojko Vucinic txapelketan

Asier Orbea Ostolaza

Talde argazkia atera zuten sari banaketa ekitaldiaren ostean. Sanlo EKT.

Gojko Vučinić Elgoibar Hiria kadete mailako eskubaloi txapelketaren 8. ekitaldia hartu du asteburuan Elgoibarrek, eta Ermuko eta Zumaiako taldeak nabarmendu dira. Sanloko bi taldeak finalaren atarian geratu dira.

Mutilen lehiari dagokionez, Zumaiako Pulpo kirol taldeko talde batek irabazi du txapelketa, hirugarren urtez jarraian. Aurtengo finalean Eibar Eskubaloia taldea izan zuten aurkari, eta zumaiarrak nagusitasunez gailendu ziren. Hamabi goleko errentaz, -20-8- joan ziren atsedenaldi luzera, eta bigarren zatian ez zuten pilatutako abantailari eusteko arazorik eduki. 33 eta 23 izan zen finaleko azken emaitza. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehian, Sanloko Urkunde taldeak eta Loiuko Urdanetak jokatu zuten elkarren aurka, eta bizkaitarrentzat iza zen garaipena, 22-15eko emaitzarekin (ikus partida Sanloren Youtubeko kanalean).

Errotaberri nagusi nesketan

Nesken arteko lehian erakustaldia eman zuen Ermuko Errotaberri taldeak. Finalean ez zioten aukerarik eman Iruñeako Anaitasuna taldeari, eta bizkaitarrak 31-10 gailendu ziren. Hirugarren posturako lehian, Pulpok 24-18 irabazi zion Sanloko Amaro Eraikuntzak taldeari. (ikus partida hemen)

Sanlo kirol taldean antolatzen duen txapelketan Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik etorri ziren hamar kirol taldetako ordezkariak aritu ziren lehian, nesken zein mutilen hamasei talde guztira.