Ermua-Mallabia OLHUIk Euskadiko batezbestekoa gainditu du Heziketa Dualean

Garazi Mendieta

Argazkia: Ermua-Mallabia OLHUI

Ikasleek eta prestakuntza-programan parte hartu duten enpresek 2025-2026 ikasturteko esperientzia Euskadiko batezbestekoaren gainetik baloratu dute, eta tutoreen jarraipena izan da alderdirik nabarmenenetako bat.

Ermua-Mallabia OLHUIk Euskadiko batezbestekoa gainditu du Heziketa Dual Orokorraren inguruko gogobetetze-mailan. 2025-2026 ikasturteari dagokion ebaluazioan, ikasleek zein prestakuntzan parte hartu duten enpresek batezbestekoaren gainetik baloratu dute esperientzia. 

Iaz, zentroko lehen mailako ikasleek lehen aldiz parte hartu zuten Heziketa Dual Orokorrean. Eredu horren bidez, ikasgelako prestakuntza enpresetako esperientzia praktikoarekin uztartzen dute ikasleek, eta iaz hainbat enpresa berri ere batu ziren ekimenera. 

Ikasleen eta enpresen balorazio ona 

Ikasleek bostetik 4,72 puntu eman dizkiote batez beste enpresan egindako prestakuntzari; Euskadiko batezbestekoa, berriz, 4,21 puntukoa izan da. Bereziki ondo baloratu dute ikastetxeko tutorearen jarraipena, 4,93 punturekin. 

Enpresek ere esperientziaren balorazio positiboa egin dute: 4,54 puntu bostetik, Euskadiko 4,41 puntuak gaindituz. Gainera, enpresa horiek prestakuntza-programan parte hartzen jarraitzeko eta etorkizunean berriz ere ikasleak hartzeko duten prestutasunak 4,62 puntuko balorazioa jaso du. 

Emaitzen zentroak prestakuntza lortzeko eta lan mundua ezagutzeko egindako apustua indartzen dute, baita Ermua eta Mallabia inguruko enpresekiko lankidetza ere.