Ohi moduan, auzoko jaiak finantzatu ahal izateko zozketa egin zuten aurten ere Arriagako jai batzordekoek: produktuz betetako karretila bat (1. saria) eta 500 euroko saria zozkatu zituzten sanantolinetan.
Zenbaki saritua 7124 izan zen, eta agertu da jabea, Javi Dobarro mendaroarra. Eta, argazkian ikus daitekeen moduan, dagoeneko jaso du edariz eta janariz beteriko gurditxoa.
500 euroko sariaren jabeak agertzeke jarraitzen du. 6255 zenbakidun txartela aurkezten duenak eskuratuko du (0573 zenbakia da ordezkoa).