Era guztietako lehiak sanantolinetan

Ainhoa Andonegi eta Asier Orbea

Eguraldia lagun, giro onean ospatu dituzte sanantolinak Arriaga auzoan. Ez da lehiarik falta izan: hegazkin jaurtiketa, aulki-jokoa, toka, pultso lehiaketa, txingak, mus txapelketa edo tortillarik onena auketatzeko txapelketa, besteak beste.

Irailaren 2an, San Antolin Egunean, meza eta prozesioa egin ostean, joan den barikuan hasi ziren jaietako ospakizun nagusiak. Adibidez, barikuan jokatu zituzten estimazio handia duten Txapel jaurtiketaren 19. ekitaldia zein oliba hezur jaurtiketa txapelketaren 16. edizioa izan zena (ikus hemen irabazleak). Zapatuan ere hainbat joko eta lehiatan parte hartu zuten gaztetxoek zein helduek. Hona dema bakoitzeko irabazleak:

Umeen jolasak
Hegazkin jaurtiketa: Oinatz
Aulki-jokoa: Angkor
Toka: Ander
Arrautza eramaten: Irati

Txingak (helduak)
Itxaso eta Leire (berdinduta)
Ekaitz

XV. Mus txapelketa
1. Gaizka/Nerea
2. Iban/Gaizka
3. Luis/Eneko

Pultsu txapelketa:
Gaizka

Tortilla lehiaketa
Amaia eta Martxelo

 

Zozketako zenbaki sarituak

Ohi moduan, produktuz betetako karretila bat (1. saria) eta 500 euroko saria zozkatu dituzte jai batzordekoek. Lehen saria 7124 zenbakia duen txartelaren jabearentzat izango da (0601 zenbakia da ordezkoa. 500 euroko saria, berriz, 6255 zenbakidun txartela aurkezten duenak eskuratuko du (0573 zenbakia da ordezkoa)

 

2026ko San Antolin jaiak, irudietan (Arg: BARRENA eta Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala)