Ermua eta Mallabia artean desfilatu zuten auto klasikoek

Ander Gomez

Gaur zortzi, auto zaharrez bete zen Ermuko Orbe Kardinala plaza, Klasikoen Kontzentrazioaren IX. edizioan. Hirurogeita bost lagunek eman zuten izena —horietatik hamasei ermuarrak— eta ekarri zituzten hogeita hamar urtetik gorako ibilgailuek herritarren ikusmina piztu zuten goiz osoan zehar. Topaketa Trabakua aldera egindako ohiko itzulerarekin borobildu zuten.

Lotus Seven morea izan zen herritarren artean begirada gehien erakarri zituen autoetako bat, eta sarituen artean egon zen ibilbidearen ostean egindako itxiera-ekitaldian.


IMANOL LAVCOR

Erlazionatuak

Motor hotsek hartu zuten Deba

Izaro Aulestiarte/Nerea Bedialauneta ira 21 Deba