Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Ubane Madera Zangitu

Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri du Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aurreratu eta azaroaren 29an izango direla. Joan den barikuan Espainiako Kongresuak Etxebizitza dekretu biak atzera bota eta asteburua hausnarketan eta barne-kontsultetan eman ondoren egin du iragarpena.

Moncloaren sarreran egin berri du iragarpena Espainiako presidente Pedro Sanchezek. Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak aurreratu ditu azaroaren 29ra, legealdia agortu baino bederatzi hilabete lehenago. Besteak beste, gizartea aldaketa eske ari dela azpimarratu du, zuzendu beharreko injustizia asko daudela esan du eta gaineratu du gehiago egiteko babes handiagoa behar dutela, egiteko dauden erreformak egin ahal izateko.

Sanchezek Ministroen Kontseilu ezohikoa deitu du gaurko, gorteak disolbatu eta hauteskunde prozedura abiarazteko. Haren arabera, bihar, urriaren 6an argitaratuko dute dekretua Espainiako Buletinean, eta, urriaren 21etik 26ra bitartean aurkeztu ahalko lirateke hautagaitzak.