Aita Agirreko arkupea rock doinu biziekin girotuko du Mutrikuko Laumono taldeak barikuan

Ainhoa Andonegi Alonso

Laumono talde mutrikuarreko kideak. Argazkia: Laumono.

Sinuosek antolatuta, kontzertua emango du, ostiral iluntzean, Mutrikuko Laumono musika taldeak, Aita Agirreko arkupean. 

90eko hamarkadaren amaieran sortutako hard-rock eta heavy metal musika taldea da, Elgoibarko Ehun Kilo talde ezaguna desegin ostean sortutkoa. Hard-rock talde ezagunen bertsioak eta kantu propioak uztartzen dituzte.

20:00etan hasiko da emanaldia.

Rock kutsu bitxia

Taldeak 2001. urtean kaleratu zuen entsegu lokalean eurek grabatutako Beidau lehen lana, eta 2010. urtean Andrenalinia bigarren lana. Gero, hamar urte eta erdi lanik argitaratu gabe egon ostean, 2021ean itzuli ziren agertokietara, Umezurtzak Jupiterren lanarekin. Musika iturri askotatik edaten dute taldekideek, baina bereziki rock klasikotik. Haien erreferentziazko taldeak eta musikariak dira Led Zeppelin, Deep Purple, Buddy Guy, Jimmy Hendrix, ZZ Top, Beatles eta Rolling Stones, besteak beste.

Lau kidek osatzen dute taldea: Rikar Garagarza (ahotsa), Iñigo Gorritxategi (baxua), Jon Iturrino (gitarra) eta Enekoitz Andonegi (bateria).