Jose Ramon Cabrera saritu dute oporrei buruzko Ermuko argazki lehiaketan

Ainhoa Andonegi Alonso

Jose Ramon Cabrera argazkilari elgoibartarrak beste sari bat eskuratu berri du; oraingoan, oporrei buruzko Ermuko argazki lehiaketan.

Ermuko Udalak antolatzen duen oporretako argazkien lehiaketan bigarren saria eskuratu du Jose Ramon Cabrera argazkilari elgoibartarrak. Argazkia Biarritzeko pasealekuan aterata dago. Hondartzatik Arrokako Ama Birjineraino doa bidea, eta irudian katedrala eta pasealeku hori osatzen duten arroken zatiak ikusten dira. Uztailean atera zuen argazkia, paseatzera joan zuren egun batean. Oraingoan, 200 euroko saria jaso du, baina ez da lehiaketa honetan saritzen duten lehenengo aldia izan; Cabrerak, lehiaketa hau irabazi egin baitzuen 2021ean eta 2022an.