82 bolari lehiatu ziren Bergarako jardunaldian, txapelketako laugarrengoan. eta horien artean Eibarko Asola Berri taldeko bi bolari nabarmendu ziren: Garikoitz Rodriguezek irabazi zuen tiraldia, 8 txirlo botata, eta Ganix Rodriguez izan zen txapeldunorde, 7 txirlorekin.
San Migel taldeko Xabier Loiola bolari elgoibartarra sailkatu zen hirugarren postuan, 6 txirlo botata. Bergara taldea ordezkatu zuen Anartz Esteban eibartarra sailkatu zen laugarren postuan (5 txirlo), Asier Azkarate bolari bergararra bosgarren postuan (5 txirlo) eta Jon Ibarluzea elgoibartarra 6. postuan (4 txirlo).
- Garikoitz Rodriguez (Asola Berri taldea), 8 txirlo.
- Ganix Rodrigez (Asola Berri), 7 txirlo.
- Xabier Loiola (San Migel), 6 txirlo.
- Anartz Esteban (Bergara), 5 txirlo.
- Asier Azkarate (Bergara), 5 txirlo.
- Jon Ibarluzea (San Migel), 4 txirlo.
Hurrengo jardunaldia, bosgarrengoa, Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolalekuan jokatuko dute, azaroaren 14an, 17:00etatik aurrera.
Aramaion hasi zuten aurtengo txapelketa eta Elgoibarren bukatuko dute, azaroaren 21ean
San Joxepeko tiraldiko lehen sei sailkatuak, argazkietan: