Aramaion hasi eta Elgoibarren bukatuko da Euskal Herriko Hiru Txirlo bola-joko txapelketa

Asier Orbea Ostolaza

Aiastiako bolatokian jokatuko dute azken tiraldia. Mikel Askasibar

Urriaren 17an hasiko dute Aramaion (Untzillan) Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketa; eta, azaroaren 21ean jokatuko dute finala Elgoibarren, Aiastiako bolatokian.

Gipuzkoako zein Bizkaiko txapelketak jokatu ostean, bolariek Euskal Herrikoa hasiko dute orain. Sei jardunalditan lehiatuko dira, honako bolatokietan: 

  • Urriak 17 Untzilla (Aramaio)
  • Urriak 24 Etxaguen (Aramaio)
  • Urriak 31 Iruzubieta (Ziortza-Bolibar)
  • Azaroak 7 San Joxepe (Bergara)
  • Azaroak 14 Barinaga (Markina)
  • Azaroak 21 Aiastia (Elgoibar)

Txapelketako tiraldi guztiak 17:00etan jokatuko dituzte, azkena izan ezik, 12:00etan hasiko baita Aiastiako bolatokian jokatuko dutena. Lauzirikako (Markina) bolatokia izango da ordezko bolatokia.

Jose Antonio Nuñez "Txiki" plazentziarrak jantzi zuen txapela iazko edizioan. Ikus hemen, txapelketa irabazi ostean BARRENAri eman zion elkarrizketa.