Batetik, Idoia Nogales Alberdik iaz lortutako garaipena errepikatu zuen Bermeon, San Marton Herri Lasterketa irabazita. Gainera, iaz ezarri zuen probako errekorra ondu zuen saltakari debarrak, 8 kilometroko ibilbidea 32 minutu eta 54 segundoko denboran osatuta; iaz baino 10 segundo arinago. Maria Gomez Garcia-Calvok (34.54) eta Ana Isabel Ginto Sisamonek (37.47) osatu zuten emakumezkoen podiuma. Gizonezkoetan ere iazko buru berera joan zen irabazlearen txapela, Joanes Goitisolo gernika-lumotarra izan zen azkarrena, 26:20ko denborarekin. (probako irudiak Hitzan)
Gasteizko erdi maratoirako prestatzen ari da Idoia Nogales, eta azken emaitzei erreparatuz gero, bide onetik doa prestaketan: Almendraren Konkista lasterketa irabazi zuen aurreko astean Gasteizen
Gaztetxoak Kamel Ziani krosean
Bestetik, Mintxeta taldeko atleta gaztetxoenek Kamel Ziani krosaren zortzigarren ekitaldian hartu zuten parte, domekan. Gipuzkoako atletismo talde desberdinetan aritzen diren dozenaka lagunek parte hartu zuten, benjamin mailatik hasi eta infantiletara arte. Mintxeta taldeak ordezkaritza zabala eduki zuen, hamabost taldekidek parte hartu baitzuten Muntoko zelaia prestatu zuten zirkuituan. Txikienek 600 metro egin dituzte korrika, eta zaharrenek, berriz, 2.000 metro. (probako irudi gehiago Orio Gukan)
Hona parte hartu zuten Mintxeta taldekoen zerrenda:
- Izadi Larrañaga Elgeta
- Lur Elizburu Azpiazu
- Nahia Larreategui Sánchez
- Nerea Castro Baena
- Oihane Garmendia
- Ander Mazorriaga
- Izei Mateos
- Uhaitz Mateos
- Ane Oncala González
- Arane Garate Fernández
- Emma Garagarza Burgaña
- Laia Axpe Jauregi
- Magaly Morales Mendikute
- Malén Garagarza Burgaña
- Nikole Lariz Axpe

