Mendaron topatutako haitzuloetako lehoiaren inguruko bi hitzaldi antolatu dituzte datorren asterako

Ainara Argoitia Arano

2023ko martxoan Burumendi Espeleologia Taldeko kideek Ormola Bide Ondoko Leizean egindako aurkikuntzari buruzko bi hitzaldi antolatu dituzte datorren asterako. Mutrikun egingo dute bata, azaroaren 23an (astelehena), Zabiel Kultur Etxean, eta Mendaron bestea, azaroaren 25ean (asteazkena), udaletxeko udalbatza-aretoan.

 

 

Pleistozeno Berantiarreko Panthera spelaea espezieko lehoiaren hezurdura da mutrikuarrek Mendaroko leizean topatu zutena, duela 31.500 urte inguru hil zen ale batena. Eta hain justu ere, aurkikuntza horren balioaren berri emateko antolatu dituzte hitzaldiak Mutrikuko Burumendiko espeleologoek, EHUk, Aranzadik, Foru Aldundiak eta Mutrikuko eta Mendaroko udalek. Alvaro Manjon eta Asier Gomez paleontologoek eta Burumendi Espeleologia Taldekoek emango dituzte azalpenak. Bi hitzaldiak 19:00etan hasiko dira.