Makina Erremintaren Museoak antolatu zuen mahai-ingurua, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Solasaldian bost museotako ordezkariek berba egin zuten: Ane Urain Miranda (Armagintzaren Museoko teknikaria), Igor Uria Zubizarreta (Bildumen Zuzendaria Cristobal Balenciaga Museoko Fundazioan), Nerea Izagirre Elizondo (Ikerketa eta Erakusketa Iraunkorraren Arduraduna San Telmo Museoan), Xabier Kerexeta Erro (Bildumetako eta Museoetako Atalburua Gordailuan) eta Rafael Zulaika Ruiz (Makina Erremintaren Museoko zuzendaria).
Berbaldian josteko makinen inguruan aritu ziren, gure industria-ondarearen parte diren aldetik: haien balio historiko eta soziala, belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioa eta museoek memoria partekatu honen kontserbazioan eta hedapenean duten zereginaren inguruan hitz egin zuten.
Gogoratu, abenduaren 18ra arte egongo dela zabalik museoan ikusgai dagoen Sigma Bebe eta bere laguntxoak izeneko erakusketa.
